>> HASIERA / Zerbitzuak / Web Ingurunea

NABASIK zerbitzu profesional-aukera handia eskaintzen du:

  • Web diseinua.
  • Marka-garapena.
  • Merkataritza elektronikorako konponbideak, datu-baseak integratuz.
  • Posizionamendu- eta inplementazio-estrategiak.
  • Web gune berri bat diseinatzean, edo web gune zaharrago bat berdiseinatzean, erabilerraztasun estandarrak betetzen ditugu.
  • Proiektuei buruzko aholkularitza eta ikuskaritza egiten dugu.
  • Datu pertsonalen babeserako lege organikoa (LOPD) betetzen dugu; eta erabilgarritasun nahiz erabilerraztasunari buruzko test heuristikoa egiten dugu.
  • Enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) IKTen esparruan ematen diren diru-laguntzak kudeatzen laguntzen dugu.

Web diseinua

Zure web gunearen kalitatea funtsezkoa izan daiteke bezeroek zure enpresari buruz duten irudian. Hori dela-eta, NABASIN, kreatibitate eta berrikuntza-maila bikainak eskaintzea da gure lehentasunetako bat. Baina, betiere, gure bezeroen premiak asetzeko produktuak sortzea izango da gure diseinuen helburu nagusia.

Zure web gunea diseinatzean:

  1. Merkatu-azterketa sakona egiten dugu.
  2. Lehia sakon aztertzen dugu.
  3. Marka, logoa, hartzaileak. aztertzen ditugu.
  4. Nabigaziorako egitura optimizatzen dugu.
  5. Erabilgarritasunaren gaia nabarmen lantzen dugu.
  6. Zure premien arabera, teknologia eta software berrienak erabiltzen ditugu.
  7. Erabilerraztasuna garrantzitsua da guretzat.
  8. Web gunearen posizionamendua aztertzen dugu, eta hori lantzen dugu.
  9. Proiektua amaitu ostean, haren jarraipena egiten dugu, proiektuaren azken emaitza bezeroaren asmoekin bat datorrela bermatzeko.

Arte eta komunikabideen esparruan egin dugun lanari esker, Flash animazioen sorkuntzan eskarmentu handia lortu dugu. Hori dela-eta, web gune dinamiko eta erakargarriak bermatzen dizkiegu gure bezeroei.

Flash teknologia eta aldi berean ASP.NET teknologi boteretsua erabiliz, erabiltzaile-interfaze txundigarriak sor daitezke, web aplikazioetako datuen bitartez, dinamismoa sortzeko.

subir

Merkataritza elektronikoa

Merkataritza elektronikoaren esparruan ematen ditugun konponbideei esker, gure bezeroek online sustatu eta saldu ditzakete beren produktuak. Proiektu bakoitzean azterketa, planning eta pertsonalizazio sakonak egiten ditugu, zure premietarako konponbide egokiena sortu ahal izateko.

Merkataritza elektronikoaren esparruan, gure zerbitzuek hau eskaintzen dute:

  1. Web guneko interfazean hobekuntza handiak egiten ditugu, bezeroentzako erakargarriagoa izan dadin.
  2. Erabili eta kudeatzeko erraza da.
  3. Sarbide segurua du.
  4. Inbentarioa kudeatzen du, eta txosten nahiz estatistikak sortzen ditu.

Guk konponbide aproposak eskaintzen ditugu, baina zure ideiak beti izango ditugu kontuan,konponbide praktiko eta eraginkor batean, horiek ahalik eta modu leialenean islatzeko.

subir

Erabilerraztasuna eta usagarritasuna

Eskarmentu handi eta egiaztatua dugu Ezintasunagatiko Diskriminazioaren aurkako Legedia (EDL) betetzen duten web gune erabilerrazak sortzen.

Lege horren helburua da ezintasunen bat duten pertsonek, web gunearen diseinua dela-eta, desabantailarik ez izatea.

WEB GUNE erabilerraza egiteak, haren erabilera komertziala indartzen du, eskaria maximizatzen du, eta aldi berean ezintasunen bat duten bezeroekiko kezka dagoela eta horiek ere zaindu nahi direla adierazten du.

Gure zerbitzuen barne, erabilerraztasunari, ebaluazioari eta kontsultari buruzko probak egiten ditugu, eta horrez gain, akatsak antzemateko eta egin daitezkeen hobekuntzak ezagutarazteko beharrezko tresnak erabiltzen ditugu.

Erabilerraztasunaren ebaluazioak

Web gune berri bat egin, edo ALDEZ AURRETIK EGINDAKO web gune bat hobetu nahi baduzu, gomendioak eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu, era horretan, zure web guneak arau eta estandar guztiak betetzen dituela bermatzeko.

Usagarritasun-zerbitzuak

Gure aholkulariek modu eraginkorrean aztertzen dute aplikazioaren usagarritasuna, era horretan, aplikazioaren eta azken erabiltzailearen arteko interaktibitatea optimizatzeko.

subir

Marketina

Online marketinaren esparruan eskaintzen ditugun zerbitzuen helburua bezero gehiago lortzea da, eta ondorioz, baita diru-sarrera gehiago edukitzea ere.

NABASIN zure negozio-ideia hartu, eta ahalik eta modu erakargarrienean azaltzen dugu merkatuan.

Gure zerbitzu pertsonalizatuaz gain, zure online negozioa beste zerbitzu hauen bitartez sustatu dezakegu:

  1. Bilatzaileetan posizionamendua optimizatzea (SEO).
  2. Copyright.
  3. Marketin estrategia eta aholkularitza.
  4. Marketin integratua.
  5. Marka-estrategia.
  6. Marketin posta elektronikoa/ Newsletterrak.
  7. Publizitate kanpainak.
  8. Google adwords. Publizitatea bilatzaileetan.
subir

Edukien kudeaketa

Datu-baseetarako konponbideen bitartez, enpresetako informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko ikuspegi berriak sortu dira, datuak errekuperatu eta gordetzean, nahiz prozesuak manipulatzean, malgutasun handia eskaintzen baitute konponbide horiek.

Prozesamendurako datu-baseek dituzten abantailen datu eta egiturak erabiliz, NABASIK garapen-prozesuetan oinarritutako web aplikazioak inplementatzen ditu, gure bezeroei beren premien araberako irtenbide eraginkorrak eta eskalagarriak emateko.

NABASIK eskarmentu handia du datu-base hauekin: MySQL, SQL Server, Oracle, DB2 eta MS Access.

Open source edo kode irekiko tresnekin ere egiten dugu lan, esaterako JOOMLArekin, zure Web guneari momentu oro dinamismoa eta aldakortasuna emateko.

subir

Intranet eta extranet seguruak

Enpresen abantaila estrategikoena, edozein momentu eta lekuan informazio garrantzitsua ikusteko gaitasunaren araberakoa da.

NABASIK esparru finkoko intranet edo extranet bat sortzen lagundu diezazuke, baita informazioa kudeatzeko sistema bat garatzen ere. Era horretan, zure enpresa, proiektua edo dokumentu-kudeaketa ezagutarazteko oinarri sendoa sortuko litzateke:

  1. Kudeaketarako atari korporatiboak.
  2. Lankidetzarako tresnak.
  3. Enpresen datuetarako gordelekuak.
  4. Lan-emaria automatizatzeko tresnak.

Gure aplikazioen intranet edo extranetak, lan-emaria errazten eta automatizatzen lagunduko dizu, eta halaber, online informazioa biltzeko, informazioa emateko, eta hainbat departamentuetako dokumentu eta edukiak modu zentralizatuan kudeatzeko aukera ematen dizu.

subir

Open Source konponbideak

NABASI Open Source edo kode irekiko konponbideen aldekoa da, lizentziak erosi eta mantentzeko gasturik ez izateko, garapen-debora gutxitzeko, eta momentu oro fabrikatzaileak nahi duenaren menpe ez egoteko

Software libre, edo kode irekiko software izeneko fenomenoa azken urte hauetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) esparruan gertatutako haustura garrantzitsuenetako bat izan da, Enpresa Txiki eta Ertainen nahiz Entitate Publikoen egungo premietara egokitzen diren software konponbideak egiteko esparruan, "gauzak egiteko modu berriak" proposatu baititu, eta hori oso garrantzitsua da.

NABASIK bere eskarmentu eta ezagutza guztia jartzen du eskuragarri, zure enpresak kode irekiaren abantailetatik ahalik eta onura gehien atera dezan. Kode irekietan oinarritutako konponbideei esker, zure enpresarako software-lizentzietako gastua nabarmen gutxitzeaz gain, profesional gehiago egongo dira zure esku.

subir

Copyright © nabasi2008