NABASIK etengabeko prestakuntza-zerbitzua ere eskaintzen du, zuzeneko modalitatean. Esparru horretan eskarmentu handia duten irakasleak jartzen ditu bezeroentzako eskuragarri, era horretan, ikasleak behar bezala prestatu, eta ikasleek, beren kabuz, erronka teknologikoei arazorik gabe aurre egiteko.
Nahi izanez gero, inolako konpromisorik gabe, NABASIREN prestakuntza-katalogoari buruzko informazioa eska dezakezu.
Neurrira egindako prestakuntza
Neurrira egindako prestakuntza-programa eraginkor bat ere badago, eta horretarako, bete beharreko prestakuntza-premien diagnostiko egoki bat egin behar da lehenbizi. Diagnostiko hori bezeroarekin eskuz esku egindako lankidetzaren bidez lortzen da.
NABASIK prestakuntza-plan pertsonalizatuak osatzen ditu esparru hauetarako:
Ikastaroak bezeroaren instalazioetan bertan egiteko aukera ere eskaintzen dugu.
Diruz lagundutako prestakuntza
Aktiboan dauden langileen eta langile autonomoentzako etengabeko prestakuntza-planei esker, prestakuntza hori doakoa edo hein handi batean diruz lagundutakoa izan daiteke.
Enpresek kreditu jakin bat dute beren langileei prestakuntza emateko, eta ikastaro horien zenbatekoa gizarte-aseguruen zenbatekotik deduzitzeko aukera ere badago.
NABASIK kasu bakoitzerako azterketa bat egiten du, bezeroari dagokion informazioa ematen dio, eta kasu bakoitzean izan ditzakeen diru-laguntzak bilatu eta kudeatzen ditu.