>> HASIERA / Enpresa

NABASI web teknologietan oinarritutako aplikazio eta softwarearen garapenean espezializatutako enpresa da. Gure lantaldearen eskarmentu handiari eta gure bezeroei ematen diegun arretari esker, edozein teknologia-premiari erantzuna eman diezaiokegu, hura oso konplexua edo zaila bada ere. Teknologia-premia horiei buruzko aholkularitzan, diseinuan edo behin betiko ezarpenean lan egiten dugu, besteak beste.

Zure softwarea hobetu behar al duzu? Zure enpresan proiektu berri bat egiteko asmoa al duzu? Utz iezaguzu zure gida izaten. Gure lankidetza eta ezagutzari esker, teknologia berriak ezagutaraziko dizkizugu, eta horiei onura guztia ateratzen lagunduko dizugu, betiere eskalagarritasunean, mantenuan, komunikazioan eta kudeaketan izan ditzakezun premiak kontuan hartuz, eta erabaki egokiak azkar eta modu konfidentzialean hartzen lagunduz.

Beste konpainia askok web gune, merkataritza elektronikoko gune edo dokumentu-kudeaketarako gune bat diseinatu dezakete... baina guri zure enpresa aztertzea eta zure galderei erantzutea gustatzen zaigu.

Eskarmentuak erakutsi digu garrantzitsua dela guk zure premiak zehatz-mehatz zein diren jakitea, eta aldi berean, zuk gure konponbide posibleak ulertzea. Premisa horretan oinarrituta, arrakasta handiko proiektuak egin ditugu.

Copyright © nabasi2008