NABASIk aholkularitza informatikoko zerbitzua eskaintzen du enpresa txiki eta ertainentzako, bezeroak ezarritako helburuak lortzeko beharrezko pausoak ezarri eta orientabidea emateko.
Sektorean eskarmentu handia duten informatika-ingeniariek osatzen dute gure lantaldea, eta horri esker, gure bezeroen premia guztiak identifikatzeaz gain, horiei konponbidea ematen zaiela ere bermatzen dugu.
Aholkulari gisa, lan hauek egiten ditugu:
Web erabilerraztasun eta usagarritasunaren azterketa
Web guneetarako erabilerraztasun eta usagarritasunaren esparruan aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu. Zerbitzu horren bidez, W3C erakundearen Web Edukientzako Erabilerraztasun-Jarraibideak (WCAG-WAI) ezartzeko egiaztapen-puntuak betetzen direla bermatzen dugu.
Sistemen integrazioa
Enpresa bateko aplikazio informatiko ezberdinen integrazio-aukerak aztertu eta egokitzen ditugu, era horretan, informazioaren kudeaketa azkartu, bateratu eta optimizatzeko.
Segurtasun-auditoria
Software eta hardwarearen ahultasun edo urrakortasunak aztertu eta antzematen ditugu, eta jarraian, enpresaren egungo egoerari buruzko txostena osatzen dugu.
Enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) diru-laguntzen kudeaketa
Krisialdi ekonomiko garaian gaudela kontuan hartuz, IKTen esparruan ematen diren laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa-zerbitzua eskaintzen dugu, horren bitartez, enpresentzako konponbide informatiko berriak garatu eta integratzeko bidea errazten baita.